Lansaioa

Asteko gehieneko lanaldia 40 ordukoa da, kanpokoentzat zein barnekoentzat, legeak hilabete batean gainditu ezin den asteko batez besteko 20 orduko “egon beharra” baimentzen badu ere. “Egon beharreko” orduetan, langileak zerbitzuak eskaintzeko moduan egon behar du, baina benetako lanik egin gabe. Egon beharreko orduak lanordu arrunteko prezioan gutxienez ordaindu behar dira.
Barneko langileek egunean 2 ordu libre eduki behar dute otorduetarako, ez direnak lanordutzat joko. Langileari ezin zaio etxetik ateratzea eragotzi, adostutako egon beharreko orduetan ez bada.

Egunean zehar lan egiteaz gain etxean lo egin behar dutenek gaueko egonaldiaren ordutegia eta saria adostu behar dute enplegatzailearekin. Gaua emateko erregimenak hainbat muga gorde behar du. Enplegatzaileak ezin dio langileari gaueko 10ak baino lehenago etxean egotea exijitu, ezin dio gauean lan eginarazi; eta langileak, larrialdirik izan ezik, bere logelan egoteko eskubidea dauka. Gauean lan egiten denean ordainketa jaso beharko da.

Gauez soilik lan egiteko kontratatuetan izan ezik, gaueko 10etatik goizeko 6etara eginiko lanorduak errekarguren batekin ordaindu beharko dira.

Gutxienez 12 ordu egon behar dira; barnekoen kasuan, 10 ordu baino ezin dira egon, baina gainerako 2 orduak atseden-ordu gisa hartu behar dira 4 asterainoko epean.

Aparteko orduak hitzartutako ordu-kopurua gainditzen dutenak dira, edo legeak ezarritako asteko 40 orduko lanalditik gorako guztiak.

Urtean, gehienez, aparteko 80 ordu egin ahal dira.

Jakin beharra dago epaiketa batean ia ezinezkoa dela etxeko langilearen aparteko orduak egiaztatzea. Hortaz, ez direnak momentuan kobratzen galdu egiten dira.

Aparteko orduen gutxieneko prezioa 8,87 eurokoa da (2024 urtean).

Etxeko langileak, astean, 36 ordu jarraituriko atsedena izateko eskubidea dauka. Ahal izanez gero, igande osoan eta larunbat arratsaldean edo astelehen goizean.
Hala ere, atseden orduak bi astetan metatu daitezke. Hots, bi astean behin 72 ordutan, edo aste batean 24 ordu eta hurrengoan 48 ordutan.

Beste edozein langilek daukan adina jaiegun: urtean 14, horietatik bi tokiko jaiegunak izanik.

Ez, langilea ez dago jaiegunetan lan egitera behartuta, eta, beraz, ezin zaio lan egin ez duen jaieguna deskontatu.

Lanordu arruntaren prezioan kobratzen da, edo denbora bereko atseden bezala har daiteke.

Urteko oporraldia 30 egun naturalekoa izango da. Horietatik 15, gutxienez, jarraian hartuko dira eta beste 15ak aurrekoei lotuta edo urtean zehar banatuta.

Datak alde biek hitzartu beharko dituzte, eta ados jarri ezean, langileak 15 egun aukeratuko ditu nahierara eta enplegatzaileak gainerako 15 egunak. Langileak eskubidea dauka opor-egutegia bi hilabete lehenago jakiteko.

Opor-egunak soldata osoaren arabera kobratuko dira, eta ezingo da gauzazko deskonturik egin.

Bai, eta urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra lan egindako denboraren arabera kobratuko dira. Oso garrantzitsua da urtearen barruan oporrak kobratu eta gozatzea. Urtea bukatzen denean disfrutatu ez diren oporrak ezin dira berreskuratu.

Langileak, aldez aurretik ohartarazita, lanera huts egin ahal izango du, soldata jasotzeko eskubidearekin, ondorengo arrazoiak egonez gero:

Ezkontza: 15 egun.
Gaixotasun larriak, istripuak edo hurbileko senideen heriotza (aita/ama, seme-alabak, anaia-arrebak, aitona-amonak, bilobak, aitagin-amaginarrebak, suhiak, errainak eta koinatu/koinatak): 2 egun, 4ra luzatu ahal izango direnak beste probintzia batera bidaiatu behar izanez gero.
Bizilekua aldatzea: egun bat.
Eginbehar publikoak betetzea, hala nola epaiketa batean agertu behar izatea, dokumentuen kudeaketa, botoa ematea…: behar beste denbora.
Lanaldiaren barruan egin beharreko jaioaurreko azterketak eta erditzerako prestakuntza-teknikak: behar beste denbora.

Zortziren batetik erdirako lanaldi murrizketa eska daiteke 12 urte baino gutxiagoko seme-alabak edo gertuko ahaideak zaintzeko (aita/ama, seme-alabak, anaia-arrebak, aitona-amonak, bilobak, aitagin-amaginarrebak, suhiak, errainak eta koinatu/koinatak), gaixotasuna, istripua edo adina direla-eta beraien kabuz moldatzeko gai ez direnak. Lanaldi murrizketa eskatzen denean, soldataren zati proportzionala kentzen da, baina umeen zaintzako lehen bi urteetan eta helduen zaintzako lehen urtean, pentsioen ondorioetarako eta geroko amatasun prestaziorako kotizazioaren % 100 kontatuko da.

Emakume batek, 9 hilabete baino gutxiagoko seme-alaba edoskitzeko, ordu erdiko lanaldi murrizketa eska dezake, lanaldiaren hasieran edo bukaeran, berak nahi bezala. Beste aukera litzateke lanaldia ordubetez edo bi ordu erdi hartuz etetea. Orduak lanegun osoetan metatu daitezke, enplegatzailea ados badago.