Sententziak

Atal honetako epai guztiak ez dira langileen aldekoak. Halaere argitara ematen ditugu, etxe langileek duten lege-babes urria salatzeko.

Aldeko sententziak

  • AUZITEGI GORENAREN ARABERA, SOVI JUBILAZIORAKO OSATU BEHAR DIREN 1800 EGUN OSATZEKO, APLIKAGARRIAK DIRA ERDITZE BAKOITZEKO KOTIZATUTZAT EMATEN DIREN 112 EGUNAK.

    Auzitegi Gorena (Sozialeko Aretoa), 2009ko abenduaren 21; 2010ko urtarrilaren 19.

    Ikusi azkeneko epaia>>

  • EPAITEGI GORENAREN ARABERA, KALERATZE BATEN OSTEAN ETXEKO LANGILEA EZ DAGO BEHARTUTA ENPLEATZAILEAK ESKAINTZEN DION BERRARTZEA ONARTZERA ETA GAINERA KALTEORDAINA JASOTZEKO ESKUBIDEA DAUKA. ITZULTZEARI UKO EGITEA EZ DA BORONDATEZKO DIMISIOTZAT HARTZEN. BERRIZ, KALERATZEA ETA ATZERA EGITEA AURREABISUAREN TARTEAN GERTATZEN BADIRA, EZ DAGO KALERATZERIK.

    Auzitegi Gorena (Sozialeko Aretoa), 2009ko abenduaren 7ko Epaia

    Hemen sakatu epaiaren laburpena ikusteko >>

  • MADRILGO AUZITEGI NAGUSIAREN EPAIAREN ARABERA HAURDUN DAGOEN ETXEKO LANGILEAREN KALERATZEA DEUSEZA DA. LANGILEARI URTEKO 45 EGUNEKO KALTEORDAINA ORDAINDU BEHAR DIOTE, IZAPIDEZKO ALOKAIRUEZ GAIN.

    ( 2008ko azaroaren 28ko Epaia ).

    Hemen sakatu epaiaren laburpena ikusteko >>

  • AUZITEGI GORENAREN ARABERA ENPLEATZAILEAK, LAN HARREMANARI UKO EGITEAREKIN BATERA, LANGILEARI DAGOKION KALTEORDAINA EMAN EDO ESKAINI BEHAR DIO ETA GAINERA AURREABISUA EMAN. HORRELA JOKATU EZEAN, KALERATZEA IRAIZPENA IZANGO DA ETA EZ LAN HARREMANARI UKO EGITEA, ETA ONDORIOZ KALTEORDAINA URTEKO 20 EGUNEKOA IZANGO DA.

    ( 2008ko ekainaren 27ko Epaia ).

    Hemen sakatu epaiaren laburpena ikusteko >>

  • AUZITEGI GORENAREN ARABERA ENPLEATZAILEAK, LAN HARREMANARI UKO EGITEAREKIN BATERA, LANGILEARI DAGOKION KALTEORDAINA EMAN EDO ESKAINI BEHAR DIO. HORRELA JOKATU EZEAN, KALERATZEA IRAIZPENA IZANGO DA ETA EZ LAN HARREMANARI UKO EGITEA, ETA ONDORIOZ KALTEORDAINA URTEKO 20 EGUNEKOA IZANGO DA.

    ( 2002ko ekainaren 5eko Epaia ).

    Hemen sakatu epaiaren laburpena ikusteko >>

  • MADRILGO AUZITEGI NAGUSIAREN ARABERA, IRAIZPENA EGON DELA ALDEEN JARRERAGATIK EZAGUTU DAITEKE, FROGA ZUZENA EZ BADAGO ERE. ETXEKO LANGILEA HITZEZ KALERATZEA BIDEGABEKO IRAIZPENA DA, ETA URTEKO 20 EGUNEKO KALTEORDAINA ORDAINDU BEHARKO ZAIO.

    (2002ko urtarrilaren 10eko Epaia).

    Hemen sakatu epaiaren laburpena ikusteko >>

  • NAFARROAKO EPAITEGI SOCIAL BATEN ARABERA, ENPLEGATZAILEA HILTZEN DENEAN LANGILEAK ZOR ZAION SOLDATA ETA HILABETEKO KALTERORDAINA JASOTZEKO ESKUBIDEA DAUKA, LAN BAIMENIK GABEKO ATZERRITARRA IZANIK ERE.

    (2000ko ekainaren 8ko Epaia).

    Hemen sakatu epaiaren laburpena ikusteko >>

  • MADRILGO 30 ZKIKO. EPAITEGI SOZIALAREN ARABERA, FAMILIARENTZAT LAN EGITEAREKIN BATERA ENPLEGATZAILEAREN JARDUERA PROFESIONALAREKIN LOTUTAKO ZERBITZUA EMATEN DUENA, LANGILE ARRUNTA DA ETA EZ ETXE LANGILEA.

    (2003ko Abenduaren 18ko Epaia).

    Hemen sakatu epaiaren laburpena ikusteko >>

  • KATALUNIAKO AUZITEGI NAGUSIAREN ARABERA, HILEAN 72 ORDU BAINO GUTXIAGO LAN EGINDA ERE, ETXEKO LANGILEAK ESKUBIDEA DAUKA GIZARTE SEGURANTZAN ALTA IZATEKO.

    (2001ko urriaren 25ko Epaia).

    Hemen sakatu epaiaren laburpena ikusteko >>

  • AUZITEGI GORENAREN ARABERA, BERAIEN LANERAKO EZINTASUNA DUTEN ETXEKO LANGILEEK “SOVI” ZAHARTZARO PENTSIOA JASO DEZAKETE 60 URTE BETETZEAN, BALDINTZA HAU IZATEKOTAN: SOVI-RI EDO “MONTEPÍO DEL SERVICIO DOMESTICO”-RI 1967KO URTARRILAREN 1″(df; BAINO LEHENAGO 1800 EGUN KOTIZATURIK IZATEA.

    (Auzitegi Gorena, 2004ko otsailaren 24ko Epaia).

    Hemen sakatu epaiaren laburpena ikusteko >>

  • KATALUNIAKO AUZITEGI NAGUSIAREN ARABERA, GIZARTE SEGURANTZAN ALTAN EGON EZ DEN ETXEKO LANGILEAK EPAITEGI SOZIALAREN AURREAN ERREKLAMATU DEZAKE LAN HARREMANA IZAN ZUELA AITORTZEKO. ERREKLAMAZIOA EGIN DEZAKE NAIZ ETA ENPLEGATZAILEA HILDA IZAN ETA LAN HARREMANA BUKATUTA EGON. GIZARTE SEGURANTZAN ALTAN EGON BEHAR IZAN ZUENEKO ALDIAK AITORTZEA LORTU OSTEAN, JUBILAZIO UNEAN OINORDEKOEN AURKA JO AHAL IZANGO DU BERAIEK LEGEZKO PRESTAZIOA ORDAINDU DIEZAIOTEN.

    (2003ko Abenduaren 16ko Epaia).

    Hemen sakatu epaiaren laburpena ikusteko >>

  • KANARIETAKO AUZITEGI NAGUSIAREN ARABERA, PERTSONA ELBARRIA ZAINTZEN DUEN ERIZAIN TITULUDUNA EZ DA ETXEKO LANGILEA, NAHIZ ETA ZAINDUAREN ETXEAN LAN EGIN, ZAINTZARAKO BERE EZAGUTZA BALIATZEN ARI BADA. ONDORIOZ, GIZARTE SEGURANTZAKO ERREGIMEN OROKORREAN EGON BEHARKO DU ETA KONTRATUA BUKATUTAKOAN DESENPLEU PRESTAZIORAKO AUKERA IZANGO DU.

    (2003ko martxoaren 17ko Epaia).

    Hemen sakatu epaiaren laburpena ikusteko >>

  • CASTILLA LA MANCHA-KO AUZITEGI NAGUSIAREN ARABERA, GEHIEGIZKOA DA SOLDATAREN GAINEKO %35EKO KENKETA ASTELEHENETIK LARUNBATA ARTE GOSARIA ETA BAZKARIA EGITEAGATIK. HALABER, AURREABISU FALTAGATIK ETA KALERATZEAGATIK EMAN BEHARREKO KALTEORDAINAK SOLDATA GORDINAREN GAINEAN KALKULATU BEHAR DIRA, GAUZAZKO SOLDATA DESKONTATU GABE.

    (2003ko Martxoaren 25eko Epaia).

    Hemen sakatu epaiaren laburpena ikusteko >>

  • KATALUNIAKO AUZITEGI NAGUSIAREN ARABERA, EMAZTEAREN AMAK SENAR-EMAZTEEN ETXEAN ETXEKO LANAK EGITEN BALDIN BADITU ETA ETXE BEREAN EZ BADA BIZI SEGURITATE SOZIALEAN ALTA EMATEA POSIBLEA DA. NAHIZ ETA LEHEN MAILAKO AHAIDEAK IZAN TARTEAN LAN HARREMANAK BALDIN BADAUDE ERAGOSPENIK EZ DA EGONGO SEGURITATE SOZIALEAN ALTA IZATEKO.

    (2.005ko martxoaren 31ko Epaia).

    Hemen sakatu epaiaren laburpena ikusteko >>

  • KATALUNIAKO AUZITEGI NAGUSIAREN ARABERA, KALERATUTAKO ETXE LANGILEAK KALTEORDAINARAKO ESKUBIDEA DAUKA, ETA EZ DAGO BERRONARPENA ONARTZERA BEHARTUTA, NAHIZ ETA ENPLEATZAILEA IRITZIZ ALDATU.

    (2005eko irailaren 27ko Epaia).


    Hemen sakatu epaiaren laburpena ikusteko >>

  • GALIZIAKO AUZITEGI NAGUSIAREN ARABERA, IRAIZPEN BIDEGABEETAN EPAIAK EZIN DU AUKERARIK EMAN BERRONARPENA EDO KALTEORDAINA HAUTATZEKO, ENPLEATZAILEAK KALTEORDAINA ORDAINDU BEHARKO DU BETI. KOPURUA URTE BAKOITZEKO 20 EGUN DA, HILABETE ZATIAK HILE OSO HARTZEN DIRELARIK.

    (2005eko Urriaren 10eko Epaia).

    Hemen sakatu epaiaren laburpena ikusteko >>

  • KATALUNIAKO AUZITEGI NAGUSIAREN ARABERA, MONTEPIO DEL SERVICIO DOMÉSTICO DELAKO ERAKUNDEARI EGINDAKO KOTIZAZIOAK LAN-MUTUALITATEEI EGINDAKO KOTIZAZIO GISA HARTZEN DIRA, GAUR EGUN ERREGIMEN OROKORREAN JUBILAZIO AURRERATUA HARTU AHAL IZATEKO.

    (2005eko azaroaren 16ko Epaia).

    Hemen sakatu epaiaren laburpena ikusteko >>

  • EXTREMADURAKO AUZITEGI NAGUSIAREN ARABERA, LANGILE BATEK ALDIBATERAKO EZINTASUN PRESTAZIOA JASO DEZAKE, NAHIZ ETA LANEAN ETA GIZARTE SEGURANTZAN ALTAN EZ EGON, BETI ERE BAJA HORI BERRERORKETA BADA, ETA AURREKO GAIXOALDIAN GIZARTE SEGURANTZAN ALTAN BAZEGOEN.

    (2006ko Martxoaren 2ko Epaia).

    Hemen sakatu epaiaren laburpena ikusteko >>

  • AUZITEGI GORENAREN ARABERA, PERTSONA JURIDIKO BATENTZAT LAN EGITEN DUENA MENPEKO LANGILE ARRUNTA DA, ETA EZ ETXEKO LANGILEA. HORRETARAKO EZ DA AITZAKIA ETXEKO LANETAN ARITZEA. HORI DA ENBAXADA BATEN LAN EGITEN DUEN BARRUKO LANGILEAREN KASUA.

    Auzitegi Gorena (Sozialeko Sala), 2008ko urriaren 21eko epaia.

    Hemen sakatu epaiaren laburpena ikusteko >>

  • MADRILGO GIZARTE EPAITEGI BATEN ARABERA, HAURDUN DAGOEN ETXEKO LANGILEAREN KALERATZEA DEUSEZA DA, ETA BERRARTU BEHAR ZAIO.

    (Madrilgo 31 zenbakiko Gizarte Epaitegiaren epaia, 178/2008, apirilaren 16koa).

    Hemen sakatu epaiaren laburpena ikusteko >>

Aldeko ez diren sententziak

  • MADRILGO AUZITEGI NAGUSIAREN ARABERA, HAURDUN DAGOEN ETXE LANGILEA KALERATZEA EZ DA NULUA, BIDEGABEA BAIZIK, ALDEEN ARTEAN EZINBESTEKO KONFIDANTZA HAUTSITA GERTATZEN DELAKO.

    (2003ko apirilaren 10eko Epaia).

    Hemen sakatu epaiaren laburpena ikusteko >>

  • MADRILGO AUZITEGI NAGUSIAREN ARABERA ENPLEATZAILEAK HAURDUN DAGOEN ETXEKO LANGILEA KALERATU DEZAKE, KALERATZEKO ARRAZOIA HAURDUNALDIRAKO ARRISKUA IZAN DENEAN. KALTEORDAINA KALKULATZEKO KENKETARIK GABEKO SOLDATA ERABILI BEHAR DA.

    (2003ko apirilaren 29ko Epaia).

    Hemen sakatu epaiaren laburpena ikusteko >>

  • EUSKADIKO AUZITEGI NAGUSIAREN ARABERA, ENPLEATZAILEAREN ERANTZUNKIZUNA LAN ISTRIPUETAN EZ DA GAINONTZEKO LAN HARREMANETAN BEZAIN ZABALA, LAN ARRISKUEN PREBENTZIORAKO LEGEAK ETXEKO LANAREN KONTRATUA SALBUESTEN DUELAKO.

    (2003ko azaroaren 4ko Epaia).

    Hemen sakatu epaiaren laburpena ikusteko >>

  • CATALUÑAKO AUZITEGI NAGUSIAREN ARABERA, ETXEKO LANGILERAREN KASUAN, ERABATEKO GORTASUNA ETA EGOERA HONEK BERAREKIN DAKARREN BERTIGOA EZ DIRA NAHIKOAK EZINTASUN TOTALA AITORTZEKO.

    (2.004ko abenduaren 4ko Epaia).

    Pinchar para ver un extracto de la sentencia >>