Nortzuk gara?
Etxeko Langilea, DEFENDA ITZAZU ZEURE ESKUBIDEAK
1985eko abuztuan Gobernuak etxeko langileen egoera arautzen zuen dekretu bat ebatzi zuen. Oraindik ere indarrean dagoen dekretu horrek ez ditu etxeko langileen eskakizunak jasotzen.
1986az geroztik, gutariko batzuek Etxeko Langileen Bizkaiko Elkartea sortu genuen. Gure helburua da legearen aldaketa eskatzea, lan baldintza duinak aitortu diezazkiguten eta etxeko lana beste edozein lanen moduan har dezaten.
Proposatzen dugun legeak honako eskubide hauek jasotzen ditu:
- Lan kontratu idatzia.
- Asteko gehienezko lanaldia 40 ordukoa.
- Gaueko zaintza lanetan, gehienezko lanaldia gaueko 9etatik goizeko 8ak arte, eta gehienez jota bost egunetan.
- Soldata eginkizunen parekoa esatea, eta gutxienez, 40 orduko lanaldietan, gutxieneko soldataren % 120koa.
- Barneko langileen kasuan mantenu eta ostatuagatiko kenkariak debekatzea, eta kanpoko langileen kasuan kenkariak idatziz jaso beharko dira, argiro azalduz zein den kontzeptu bakoitzari dagokion kopurua eta soldataren gaineko kopuru bat hitzartzea debekatuz.
- Astean egun eta erdiko atsedenaldia.
- Beste arlo guztietan bezalaxe, kalte-ordainak kontratua eteteagatik.
Gizarte Segurantzari dagokionez, zera eskatzen dugu.
- Gizarte Segurantzaren alta lehen lan-ordutik.
- Kotizatzeko betebeharra enplegu-emaileen eta langilearen artean banatzea.
- Lan istripuak aitortzea.
- Gaixotasun zein istripuengatiko bajak erregimen orokorrekoak bezalaxe hartzea.
- Langabezia-saria.
1991z geroztik Etxeko Langileen Elkarteak lege-aholkularitza zerbitzu doakoa dauka, langileei euren eskubideen berri emateko, baita berauek eskatzen laguntzeko ere.
Urteotako esperientziak erakutsi digu informazio hori oso garrantzitsua izan dela, horregatik egungo legeak ezartzen dituen lan baldintzei buruzko eskuliburu hau argitaratu dugu, gaurdanik bertatik bete daitezela eskatu dezakegulako.
Aipatzen ditugun baldintza hauek guztiak gutxienekoak direnez, enplegu-emaileekin negoziatuz hobetu eta zabaldu daitezke.
Gure aholkularitza bulegoetan eskubideei buruzko liburuxka har dezakezu. Doakoa da. Non gaude? >>