Paperik gabeko langileak

Erabat faltsua da; ezberdintasun bakarra Gizarte Segurantza arloan gertatzen da, ezbaita posible altan egotea. Baina soldata, kaleratzea, lanaldia, atsedeank, jaiak, likidazioa, … berdinak dira.

Bai, beste edozein langilek bezala.

Gure Elkarteak eskutitz bat bidaltzen dio enpleatzaileari, langilearekin duen zorraren berri emanez.

Arazoa era horretan konpontzen ez bada, Eusko Jaurlaritzako Adiskidetze Zerbitzuaren aurrean aurkezten dugu erreklamazioa, enpleatzaileekin konponbidea lortzeko ahaleginean.

Hala ere adostasuna lortzen ez bada, epaitegira jotzen dugu.

Langile bakoitzak erabakitzen du noraino heldu nahi duen.

Ez da mehatxu sinesgarria. Legez kanpo bi aldeak egon dira, eta salaketa egitean enpleatzailea bere burua salatzen ariko litzateke, eta isuna ezarriko liokete. Isuna langileak erreklamatutako dirua baino altuagoa izango litzateke, eta oraindik langilearekiko zorra kitatu gabe izango luke. Halako kasu batean, gure aholkularitza zerbitzuetan kontsultatu.