Lan agentzia pribatuak
Teorian, lan agentzia pribatuek ezin dute baimenik gabe funtzionatu .
Urteak dira badaudela agentzia batzuk,inongo baimenik gabe, soilik telefono bat eta publikoarentzako bulego bat dauzkatelarik, bitartekari lanak burutzen dituztenak, hauek bezalako eskaintzak eginez:
- Filipinetako neskame otzanak egun libreak direla-eta arazorik sortzen ez dutenak.
- perutarrak leial, umil eta lanerako gogotsuak, edota
- espainiarrak beste herrialde batzuetakoak kontratatzen arriskurik hartu ez dezazun …
Inork imajinatzen al du baimenik gabeko lan agentzia pribatu bat hola agertzea Interneten, argiketariak, igeltseroak edota metalurgiako langileak eskaintzen…?
Zenbat ordu iraungo lukeen funtzionatzen sindikatu guztien salaketa erabatekoa eta lan agintaritzaren zigor gogorrena jaso gabe?
Agentziek kontratatzaileei kopuru bat kobratzen diete kontratatutako orduen arabera, langilearen hilabeteko lanaldiaren bestekoa edota kopuru finkoa izan daitekeena: barne-langilea, kanpo-langilea edo ordukakoa.
Lan agentzia izateagatik jazarriak izatea ekiditearren, langileak hautatzeko agentziak direla diote. Honek esan nahi du aurreko enplegu-emaileei informazio eskatzen dietela eta, ondorioz, enpresak ez diela lanik emango aurreko kontratua amaitzean euren eskubideak (kalte-ordainak kaleratzeagatik, kitapen zuzena,…) eskatuko zituzten langileei.
Gainera, etxeko lan baldintzak txartu egiten dituzte:
- Berme bat (hiru hilabetetik urtebetera) eskaintzen dutelako, enplegu-emailea asebeteta geratu ezean, segituan beste langile bat bidaltzeko.
- Gizarte Segurantzari, lanaldiari eta asteko atsedenaldiei dagokienez, legea betetzen ez duten baldintzak eskaintzen dituztelako.
- Oro har barne-lanaren bitartekaritza egiteagatik gehiago kobratzen dutenez, lan mota hori sustatu egiten dute eta bezeroak animatzen dituzte barne-langileak kontratatzeko.
- Nazio jatorriaren arabera kontratatzea baimentzen ari zaie: filipinarrak, perutarrak, nazionalak.