Kontratuaren Bukaera

Zer da probaldia eta zenbat iraun dezake? Nola kobratzen da?

Probaldia idatziz hitzartu behar da eta ezin da hamabi hilabete baino luzeagoa izan. Epe honetan, bi aldeetako edozeinek, hala iritziz gero, bukatutzat jo dezake kontratua. Probaldia hitzartu den kontratuetan aldez aurreko abisu epea ados liteke, bi aldeak behartzen dituena eta ezin dena zazpi egun baino gehiagokoa izan.
Langileak kontratua aldez aurreko abisurik gabe jo dezake bukatutzat bere eskubideak bete ezean.

Enplegatzailea derrigortuta dago langileak probaldian eskainitako lanegun guztiak ordaintzera, baita aparteko ordainsarien eta oporren zati proportzionala ere.

Kontratua egitean iraupen zehatza hitzartu bada, langilea derrigortuta dago kontratua amaitu arte lanean jarraitzera?

Ez, langileak hala erabakiz gero, hitzartutako epea baino lehen utz dezake lana, baina kasu honetan ez du kalte-ordainketarako eskubiderik edukiko.

Langileak,

Azken hilabetean lan egindako egunez gain, likidazioa ordaindu behar diote, eta hau honela osatzen da: aparteko ordainsarien eta oporren zati proportzionalak.
Lana uzteko arrazoia baldin bada enplegatzaileak lantokia beste herri batera aldatu duela, langileak urteko 12 eguneko kalte-ordaina jasotzeko eskubidea dauka.

Langilea epe mugatu baterako kontratatzen bada, zer ordaindu behar zaio kontratua amaitutakoan?

Azken hilabeteko soldataz gain, aparteko ordainsarien eta oporren zati proportzionalen likidazioa ordainduko zaio. Gainera, zerbitzu urte bakoitzeko 10 eguneko kalte-ordaina ordainduko zaio, bere lanpostura berriz itzultzeko eskubidea duen langile bat ordezkatzeko kontratatua izan ezean.

Zaindutako pertsona hil delako lana galtzen denean ba al dago zeozertarako eskubiderik?

Bai, kobratzeke dauden lan sari eta oporrez gain, hilabeteko kalte ordaina kobratu behar du.

Langilea kalera daiteke kontratua amaitu aurretik?

Bi modutan kalera daiteke: “atzera egitea”gatik edo iraizpenagatik.

Zer da atzera egitea?

Enplegatzaileak langileari idatziz ematen dion mezua da. Idazki horretan kontratua eten nahi duela jakinaraziko dio, eta momentu horretan bertan lan egindako urteko 12 eguneko kalte-ordainak emango dizkio, 6 hileko mugarekin.
Enplegatzailea behartuta dago aldez aurretik abisatzera. Aurretik abisatzeko epea desberdina da antzinakotasunaren arabera: zazpi egun lehenago urtebeteko antzinatasunaz, eta 20 egun aurretik urtebete baino gehiagoko antzinatasunaz. Aldez aurreko abisu eza edo aldez aurreko abisu berantiarra egun horiei dagokien soldata ordainduta ordezka daiteke.

Aldez aurreko abisu epean, langileak ordaindutako ordubeteko baimena dauka egunero beste lan bat bilatzeko.

Enplegatzaileak hau guztia idatziz jakinarazteko eta kalte-ordainak ordaintzeko betebeharra bete ezean (biak bete behar ditu), kalte-ordainak urteko 20 egunekoak izatera igaroko lirateke, 12 hileko mugarekin.

Erreformaren aurreko indarreko kontratuen zenbatekoa urteko 7 egunekoa izango da.

Zer kobratuko da iraizpena gertatuz gero?

Iraizpena bidezkoa edo bidegabea izan daiteke. Bidezkoa da langileak bere kontratutik eratorritako betebeharretan hutsegite larriak egiten baditu. Kasu horretan, enplegatzaileak kalte-ordainik gabe kaleratu ahal izango du, arrazoiak zehazten dituen eskutitz baten bidez.

Egindako hutsegitea ez bada larria edo ez bazaio idatziz jakinarazten, iraizpena bidegabea izango da, eta langileak urteko 20 eguneko kalte-ordaina jasotzeko eskubidea izango du, 12 hileko mugarekin.

Orduka lan egiten duten langileek ere badute iraizpenaren kalte-ordainak kobratzeko eskubidea?

Bai, egun osoz lan egiten dutenen baldintza beretan.

Erreklama daitezke beste kopuru batzuk?

Bai, lana uzteko unean langileak zor dioten guztia eska dezake: atzerapenak, antzinatasuna, jasotako soldataren eta legez zegokionaren arteko aldea, janariagatik neurriz kanpo edo hitzartu gabe deskontatutakoa eta abar.

Badago eperik zor zaiguna erreklamatzeko?

Kaleratzearen erreklamazio epea 20 egunekoa da.
Soldata, zorrak erreklamatzeko epea urtebetekoa da.

Hau da, lanean hasi nintzenetik gutxiago ordaindu didatela gaur konturatuz gero, epaiketa batean azken 12 hilabeteetako atzerapenak baino ezingo ditut erreklamatu.

Zer da kitapena?

Langileak bere likidazioa jaso duela eta enplegatzaileak ez diola beste ezer zor onartzeko sinatzen den dokumentua.
Dokumentu hau sinatu ondoren, ezinezkoa da beste edozein erreklamazio egitea, kaleratzeagatik, atzerapenenengatik edo aurreko zorrengatik. Beraz, kitapena ez da sinatu behar bertan agertzen den zenbatekoa zuzena dela egiaztatu barik. Ezta ez bada dokumentuan agertzen den diru-kopurua jaso ere.
Kitapena sinatu aurretik kobra daiteke, “ez nago ados” esaldia idatziz.