DISKRIMINAZIORIK EZ

Elkarretaratzea maiatzaren 11an, 11:30ean Legebiltzarraren aurrean, Gasteizen.

Jaurlaritzak semealabak eta bestelako senideak zaintzeko diru laguntzak ematen ditu; eszedentzia edo lanaldiaren murriztapena eskatuz gero, langile guztiek jaso ahal dituzte, etxeko langileek izan ezik.  Laguntzak urriak dira, baina araua erabat baztertzailea da.

Maiatzaren 11an, Legebiltzarrak EH Bilduk aurkeztutako proposamena eztabaidatuko du, non gaur egungo arau diskriminatzailea ezabaztea eskazten den. Oraingoz, PNV eta PSE, aurka azaldu dira.

Presioa egiteko, etxeko enpleguan eten gabe gertatzen diren diskriminazioak salatzeko, elkarretaratzea deitzen dugu Gasteizen Legebiltzarraren aurrean, maiatzaren 11an, goizeko 11,30ean.

Ikusi bideoa

2016ko ATH-ELEren ESTATISTIKAK

ZAINTZA ZERBITZU PUBLIKORIK GABE, ETXEKO LANGILEENTZAT EZ DA JUSTIZIARIK IZANGO  

- Barruko langileen gehienbat emakumezkoak zaintzen dituzte:  %65,63 emakumezkoak bakarrik, %13,41 emakume eta gizonezkoaki, eta % 16,75 gizonak bakarrik (tabla 8). Este hecho muestra que las principales perjudicadas de la falta de servicios son mujeres. Egitate honek adierazten du emakumezkoak direla zaintza zerbitzu faltagatik kaltetuenak.
-  Barrukoen kaleratzeen %26,73 enpleatzailearen heriotza edo egoitzako sarreragatik gertatzen da (5. orr.).   Une batetik bestera kalean geratu diren langileei buruz ari gara,  desenplegu prestaziorako eskubiderik ez dutenak etxeko langileen Gizarte Segurantzako sistemak aurrikusten ez duelako.
Ondorengoa salatu dugu: etxeko langileek Jaurlaritzako kontziliaziorako dirulaguntzak ezin dute jaso, Dekretuak salbuesten dituelako (salbuetsita dagoen langile sektore  bakarra da).   Legebiltzarrean legez besteko proposamen bat aurkeztu da, etxeko langileek dirulaguntzetarako eskubidea izan dezaten.  Badirudi proposamena otsailean eztabaidatuko da; EAJk eta PSE talde parlamentarioek emendakin bat aurkeztu dute, salbuespena mantendu dadila.

Ikusi 2016ko estatistikak

AGENTZIA BANPIROEN AURKA. KOLOKAZIO ZERBITZU PUBLIKOAK

ZAINTZA EZIN DA NEGOZIOA IZAN. ZAINTZA ZERBITZU PUBLIKOAK

Azaroaren 17 eta 20ko Jardunaldietan EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta PSEri planteatu genien, beraien botoak batuz gero, Parlamentuan zer egin ahal duten etxeko langileen egoera hobetzeko EAEn.

Ikusi banaturako eskuorria

Ikusi Lan Ikuskaritzan jarri dugun salaketa

ZER EGIN AHAL DUEN LEGEBILTZARRAK

Azaroaren 17 eta 20ko Jardunaldietan EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta PSEri planteatu genien, beraien botoak batuz gero, Parlamentuan zer egin ahal duten etxeko langileen egoera hobetzeko EAEn.

ATH-ELEren proposamenak Legebiltzarrari

GUTXIENEKO SOLDATEN ITUN BERRIA

Asociación de Trabajadoras de Hogar de Bizkaia,Centro Asesor de la Mujer de Barakaldo “Argitan”, CEAR-Euskadi,Círculo Solidario, Cruz Roja, Fundación Ellacuria, Centro Social María Inmaculada, Asociación de Mujeres de Basauri y AsociaciónZubietxe elkarteok, bitartekaritza egiten duten GKEek eta langileen eskubideen alde lan egiten dutenok etxeko enpleguaren gutxieneko lan baldintza berriak adostu ditugu.

2016ko lan baldintzen akordioa ikusi

LAN ISTRIPUAREN AITORPENA EXIJITU

Etxeko lanean kalte fisiko (erorketa, erredura, esfortzuengatik...) gertatzen dira. Lanaren ondorioz izanik, lan istripuak dira. Lan baldintza txarren ondorioz (gehiegizko lanaldiak, gaueko atseden falta, enplegatzaileen tratu ezegokia...) arazo sikikoak ere pairatzen dira.

Lesio horiek artatzen dituzten zerbitzu medikuek normalean lesio arruntatzat hartzen dituzte. Ondorengo informazioarekin errealitatea aldatzen saiatu nahi dugu, etxeko lan istripuak aitor daitezen, ondorio guztiekin.

Ikusi gaixotasun arrunta eta lan istripuaren arteko ezberdintasuna, eta zer egin kasu bakoitzean

ETXEKO LANGILEEN SISTEMAREN GEHIENEKO PENTSIOA EZ DA GUTXIENEKO SOLDATARA AILEGATZEN

47 urte eta 8 hilabatez kotizatu ostean, etenik gabe, beti etxeko langileen sistemak onartzen zituen gehieneko kotizazio oinarriaren gainean, Gizarte Segurantzak  641,71  €ko jubilazio pentsioa eman berri dio etxeko langile bati.

INSSeren ebazpena

ATH-ELEren komunikatua

Lanaren Nazioarteko Erakundeko 189 Hitzarmenak, espainiako lege aldaketak

Lanaren Nazioarteko Erakundeko 189 Hitzarmenak, etxeko enpleguan bidezko lana arautzen duenak, lege aldaketak egitea eskatuko lioke Espainiar estatuari, batez ere Gizarte Segurantza arloan.  Baina 189 Hitzarmenak onartzen dituen eskubide gehienak onartuta daude jada Espainiako etxeko langileei buruzko legedian: arazoa da praktikan ezerezean geratzen direla.

ATH-ELEren komunikatua